XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oi haurrac! oi gazteac! oi sehiac! hola obedi bazinezote zuen aintzindarieri!.

Obeditzen duenac, diote Liburu Sainduec, erraten ahalco du etsaia garhaitu duela.

Izan gaiten zinez eta egiaz obedient; canpoz eta barnez obedi diezoguten gure aintzindari zuzen guzieri, bereziki, burhasoeri, berezikiago Elizaco buruzagieri; eta, etsai guziac garhaituric, merezituco dugu betiereco saria zerua.

Hola obeditzeco grazia galdegin diezogun Andre-dena Mariari.

ORHOIT zaite.......

HAMALAUGARREN EGUNA

Andre-dena Mariaren eztitasuna

- Eztitasuna, obedientzia bezala, humiltasunaren lorea da.

Ez da eztitasuna baino gauza maitagarriagoric.

Ene haurra, diote Liburu Sainduec, izan zaite beti eta zernahitan ezti, eta obraric handienac, gauzaric miresgarrienac egiten bazinitu baino maitatuago izanen zare jenden artean.

- Dohatsu ezti direnac, dio Salbatzaileac, zeren jabe izanen baitire lurraz.